XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiralea: Haren urratsetik ezagutzen dut orai lehena: Abimaaz Sadok-en semearen urratsa du.

Dabid: Gizon ona da, berri on batekin dator.

Ahimaaz: (hatsantua, ahuspez eroririk): Agur!....

Eskerrak Jainko Jaunari, galduak eta garraituak baitire Errege jaunari oldartu zitzaizkon gizonak.

Dabid: Zer berri duzu Abzalo gazteaz?.

Ahimaaz: Nahasmendu handi bat ikusi dut, Joab-ek zure zerbitzari hau igortzen zuelarik; bainan ez dakit zer zen xuxen.

Dabid: Bazter zaite eta egon hor.

Kushtarra: (ahuspez erori ondoan, xutik): Errege jaunak ikas dezala berri ona.

Zure alde xutitu da gaur Jauna, jazarri zitzaizkitzun guzietarik libratuz.

Dabid: Zer berri duzu Abzalo gazteaz?.

Kushtarra: Gazte horren suertea dutela Errege jaunaren etsaiek eta gaizkirako jazarri zaizkitzun guziek.

Dabid: (ikare daldaran, gaineko gelarat igaiten da; eta, nigar-hipen artetik, dio): Nere seme Abzalo! Nere semea!.

Nere seme Abzalo! Zertako ez naiz zure orde hila?.

Abzalo nere seme, nere semea!.

(Joab, gerla irabazirik, burua gora heldu da).

Begiralea: (galeriatik jautsirik, Joab-i): Horra nigarrez dagola errege jauna; eta, Abzalo-z, auhenka dabilala.

Dabid: (galerian harat hunat ari, burua oihal batez estalia): Nere seme Abzalo! Abzalo nere seme, nere semea!.

Joab: (galeriarat iganik): Errege Dabid!
Dabid: Nere seme Abzalo!.

Joab: Ixil! Ixil! Ahalgez estaltzen duzu, zure gizonen begitartea.

Zure bizia salbatu dute gaur, zure bizia, zure semeena, zure alabena, zure emazteena; eta hara maite ditutzula hastio zaituztenak eta hastio ditutzula maite zaituztenak.

Dabid: Ez, ez; ez hortaraino.

Ai! nere seme Abzalo!.

Joab: Agertzerat eman duzu gaur zure aldeko aintzindari ta soldadoak deus ez direla zuretzat; baitakit orai, Abzalo bizi balitz eta gu denak hil bagine, ederki atxemanen zinuela.

Dabid: Ez hola amintza, Joab.

Ez ahal dakizu zer den seme bat, Abzalo semea galtzea?.